IBILBIDE PROFESIONALA

NEREA ELIZEGI EZEIZA

Nereak estetikarekiko duen bokazioari jarraiki, Gipuzkoan ekin zion ibilbide profesionalari. Hainbat urtetako esperientziaren ostean, Bartzelonan trebatzen jarraitu zuen, makillatzaile profesional bilakatu arte; beti azken berrikuntzetan eguneratuz, ikertuz eta teknikak hobetuz.

Estetikaren munduan aitzindariak diren profesional adituekin zentro esklusiboetan lanean eta argazki-saioetan, film laburretan eta publizitateko iragarkietan makillatzen aritu ostean, Nereak ibilbideari bakarrik ekitea erabaki du, berea duen zentroan aparteko tratamendu estetiko pertsonalizatuak eskainita, emaitza onenak lortzeko.